Jarri dute Olentzerori gutunak bidaltzeko postontzia, Estalapean

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 17a

Olentzerori gutunak igortzeko postontzia, Estalapean. (Miriam Romatet)

Gabonetako jaien atarian, herria egun horietarako prestatzen ari da. Atzo bertan, Olentzerori gutunak igortzeko postontzia jarri zuten Kofradiako aterpean.

Gabonak ate joka dira dagoeneko. Astebete barru, umeak Niño Jesusen Eskean aterako dira, eta eguerdi partean kalez kale arituko da Olentzeko. Ez da Gabonetako abestirik faltako herriko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituen kalejira hartan. 

Haurrek dagoeneko pentsatuta izango dute zer opari eskatu ikazkinari, eta izango da dagoeneko gutuna ere idatzi duena. Gutun horiek Olentzerori errazago heltzeko, postontzia jarri dute Kofradiako aterpean, Estalapean. Datorren asteazkenera arte izango da haurren desioak bertan uzteko aukera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide