Zahartzearen inguruko hitzaldia, gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 17a

Monica Ramos Toro.

Monica Ramos Toro geroantropologoak emango du hitzaldia, gazteleraz, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa 18:30ean hasiko da. 

Zahartzaroaren inguruan jardungo dute gaur arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean. Edo, hobe esanda, norberak nahi duen bezala zahartzeko pistak emango ditu Monica Ramos Toro geroantropologoak 18:30ean emango duen hitzaldian. Saioak Claves de supervivencia para envejecer como te de la gana du izena, eta 18:30ean hasiko da. Saioa gaztelaniaz izango da. 

Gaurko hitzorduaren antolatzaileek azpimarratzen duten bezala, zahar gisa definitzeak estigma bat aurre egitea dakar. "Adineko pertsonen —eta bereziki emakumeen— inguruko aurreiritziek, askotan, beren gaitasunak gutxiesten dituzten jarrera edadistak" ekartzen dituztela nabarmendu dute. Gaurko hitzaldian,  begirada feminista jarriko diote zahartzaroari eta barneratutako jarrera horietako batzuk ere aztertuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide