Tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek igandean, San Tomas eguna dela eta

Juan Luis Romatet

Trena Zarauztik pasatzen. (Juan Luis Romatet)

San Tomas eguna da igandean, eta Donostiarako joan-etorriak errazteko, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Ordu erdiro izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean, bi noranzkoetan.

Igandean ospatuko da San Tomas eguna. Ohikoa den bezala, jendetza gerturatuko da Donostiara (Gipuzkoa), bertako azoka bisitatzera eta txistor pintxo bat edo beste jatera. Hiriburura joango diren lagunen joan-etorria errazteko, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igande bertarako. 

Hala, ohikoan trenak orduro izaten badira ere, igande horretan ordu erdiro izango dira Donostiako Amara eta Zumaiako tren geltokia artean. Bi noranzkoetan izango dira zerbitzuak 30 minutuan behin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide