Eduki babestua

Clotilde Medrano doktorearen hortz klinikak aurrera egingo du

Erredakzioa 2025eko abenduaren 19a

Clotilde Medrano doktorearen hortz klinika.

Clotilde Medrano doktorearen hortz klinikak eskualdatzea izango du. Medrano doktoreak erretiroa hartuko du eta urte berriarekin batera Aina Morenok eta Amaia Garatek hartuko dute lekukoa. Hortz klinika horrek 38 urtean erakutsitako profesionaltasunak jarraipena izango du hemendik aurrera ere. 

Belaunaldi osoen aho osasuna zaindu Clotilde Medrano doktoreak ia lau hamarkadatan, Etxezarreta kaleko hortz klinikan. Urte amaierarekin batera, erretiroa hartuko du Medrano doktoreak, baina hortz klinikak jarraipena izango du: Aina Morenok eta Amaia Garatek jarraituko dute klinikarekin, leku berean, Patxita Etxezarreta kaleko 23-Bis zenbakian. 

Urte berriarekin batera hortz klinikako ardura hartuko duten Aina Morenoren eta Amaia Garateren iritzia, 38 urteko historia horrek jarraipena izango du, "esentzia bera, hurbiltasun bera eta profesionaltasun bera mantentzeko konpromisoa duen talde berriarekin". 

Azpimarratu dute, Clotilde Medrano doktoreak hasitako bide horretan jarraituko dutela, "errespetuz eta dedikazioz". Hortz klinikaren etapa berrian ere herritarrekin egoteko gogoz daudela nabarmendu dute: "hemen jarraitzen dugu, zuentzat". 

Helbidea: Patxita Etxezarreta kalea, 23-Bis, 1.C. 

20750-Zumaia

Telefonoa: 943-86 05 34.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide