Preso, iheslari eta deportatuen aldeko mus txapelketa jokatuko dute bihar Inpernupen

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 18a

Preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko ekintza sorta prestatu du herritar talde batek Gabon garairako. Bihar izango da lehen jarduera, mus txapelketa. Urtarrilaren 10ean Bilbon egin den manifestaziora joateko autobusa ere antolatu dute. 

Aurten ere Gabon garaian preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko ekintza sorta prestatu du herritar talde batek, Ezin da gehiago luzatu lelo hartuta. Bihar izango da lehena: mus txapelketa. Inpernupen elkartuko dira musean aritzeko, 22:00etan, eta parte hartu nahi dutenek, nahikoa izango dute ordu laurden lehenago bertan izena ematea. 

Beste hainbat ekintza

Astebete geroago, hilaren 26an, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute Saregile plazan. Abenduaren 31n, berriz, manifestazioan aterako dira Beheko plazatik. 

Urtarrilaren 3an, berria, II. Binakako pala txapelketa azkarra jokatuko dute Odietan. Euria egingo balu, txapelketa Herri Eskolako frontoian jokatuko litzateke. Apuntatzeko, WhatsAppeko mezu bat bidali beharko da 662 08 32 43 (Haizea) telefono zenbakira. 

Urtarrilaren 10ean, aldiz, manifestazioa Bilbon (Bizkaia) egingo dute. Joan-etorrirako autobusa egongo da Zumaiatik. Izena Inpernupen edo Kantauri tabernan eman ahal izango da. Baita lotura honen bidez ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide