Azken urteotan egin bezala, Zumaiako Musika Bandak Gabonetako kontzertua emango du urte amaierarekin batera. Bihar izango da hitzordua, eguerdiko 13:00etan, Zumaiena Ikastolako aretoan. Joxe Mari Azkuek zuzendutako musika taldea ez da bakarrik egongo emanaldian, Zumaiako Musika Eskolako kantu koraleko ikasleak ere igoko direlako agertokira.
Kontzertu solidarioa izango da biharkoa, eta diru bilketa egingo dute aretoan bertan, emanaldiaren hasieran eta bukaeran. Bandak ekitaldi honen bidez bilduko duen dirua Zumaiako Caritas elkarteari bideratuko diote jarraian.