Kolore eta estilo ugaritako argazkiak bilduko ditu Distiraren erakusketak

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 18a

2024ko Distiraren erakusketa kolektiboko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Paisaiak erakusten dituzte argazkien gehiengoak. Gaur zabalduko dute erakusketa Alondegiko Oxford aretoan, eta egunero izango da ikusgai, urtarrilaren 9ra artean. 

Distira Zumaiako argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du Alondegiko Oxford aretoan, elkarteko bazkideek azken urtean atera dituzten argazkiak erakusteko. Gaur zabalduko dute, hilak 18, eta ikusgai izango da bilduma urtarrilaren 9ra arte, egunero, 18:00etatik 20:00ak bitarte. 

Eva Franco Distira elkarteko presidenteak aurreratu du paisaiak erakusten dituztela argazkien gehiengoak. Zumaiako irudiren bat ere bada, eta baita bazkideek udazkenean Errioxara egindako irteerako pare bat ere. Urrunagokoak ere bai: Seljalandsfoss (Islandia), Hanoy (Lofoten-Norvegia) eta Maroko. "Batzuk bete dute beren ametsa: aurora borealei argazkiak ateratzera joatea", esan du Francok. 

Bestelako lanak ere ikusgai izango dira: natura hilari buruzko bi, sei erretratu, bi kaleko argazki, lightpainting teknika erabiliz ateratako bat, eta estudioko hiru, zuri beltzean. Kolore eta estilo ugaritako erretratuak ikusi ahal izango dituzte bisitariek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide