'Bugonia' eta 'Olivia y el terremoto invisible', asteburuan Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 20a

Bi film emango dituzte asteburu honetan Aita Mari aretoan, Bugonia helduentzako saioetan, eta Olivia y el terremoto invisible, haurren emanaldian.

Helduei zein haurrei zuzendutako zinema saioak izango dira asteburu honetan Aita Mari aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Bugonia filma eskainiko dute, eta Olivia y el terremoto invisible, igande arratsaldean, haurren saioan. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean.

Bugonia Yorgos Lanthimos zinemagile greziarraren azken lana da, eta aurrekoetan bezala, Emma Stone izango du aktore protagonista, eta harekin batera Jesse Plemons dago aktoreen artean. Oraingo honetan, Save the Green Planeta film korearraren remake bat egin dute. Saioak gaur, bihar eta etzi izango dira, 19:30ean.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, haurrentzako saioa izango da Aita Marin. Ordu horretan, Olivia y el terremoto invisible animaziozko filma emango dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide