Komentua kulturguneko eraberritze prozesua erabat bukatu gabe badago ere, alde zaharrean kokatutako eraikinean egindako lanak egiteko bisitak egin dituzte azken hilabeteotan. Talde mugatutan egin izan dira bisita horiek, eta lekuak denbora gutxian ahitu izan dira. Komentuan egindako lanek oraindik ere herritarren interesa pizten dutela jakitun, beste bisita sorta bat prestatu du Udalak urtarrilerako.
Urtarrilaren 17an, 18an, 24an, 25ean eta 31n egingo dituzte aipatu bisitak, denak ere goizeko 11:00etan. Urtarrilaren 24koa izan ezik –gazteleraz egingo da–, beste bisita guztiak euskaraz izango dira.
Bisita horietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Izen ematea urtarrilaren 12an zabalduko dute, goizeko 09:30ean, Alondegian (943-86 10 56; alondegia@zumaia.eus). Pertsona bakoitzeko bi gonbidapen emango dira.