Distirako bazkideen urteko argazki onenak, Oxforden ikusgai

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 19a

Urtarrilaren 9ra artean, egunero zabalduko dute Oxford aretoa. Distirako bazkideek aurten egindako argazkiekin osatu dute bilduma; guztira, kolore nahiz estilo ugaritako hamazazpi lan daude ikusgai.

Atzo zabaldu zuten Distira Zumaiako argazki elkarteko bazkideen erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Urtarrilaren 9ra arte ikusi ahal izango dira elkarteko bazkideek 2025ean zehar egindako argazki onenak, egunero, 18:00etatik 20:00etara bitarte. 

Guztira, kolore nahiz estilo ugaritako hamazazpi lanek osatzen dute bilduma. Paisaiak dira gehiengoak. Zumaiako irudiren bat ere bada, eta baita bazkideek udazkenean Errioxara egindako irteerako pare bat ere. Urrunagokoak ere bai: Seljalandsfoss (Islandia), Hanoy (Lofoten-Norvegia) eta Maroko.

Bestelako lanak ere ikusgai izango dira: natura hilari buruzko bi, sei erretratu, bi kaleko argazki, lightpainting teknika erabiliz ateratako bat, eta estudioko hiru, zuri beltzean. Kolore eta estilo ugaritako erretratuak ikusi ahal izango dituzte bisitariek. 

Argazkiak: Mireia Galarza Bastida.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide