Unax Yeregi eta Aritz Gonzalez nagusitu dira Inpernupeko mus txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2025eko abenduaren 20a

Atzoko txapelketan lehen bi postuak eskuratu zituzten laukotea. (Utzitakoa)

Bigarren, aldiz, Mikel Uranga eta Luis Egaña nagusitu ziren. Orotara, 20 bikotek parte hartu zuten atzoko saioan.

Atzo iluntzean jokatu zuten Inpernupen preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko mus txapelketa, eta Unax Yeregi eta Aritz Gonzalez nagusitu ziren bertan. Bigarren, aldiz, Mikel Uranga eta Luis Egaña nagusitu ziren. Orotara, 20 bikotek parte hartu zuten atzoko saioan.

Txapelketaz gain, ekintza gehiago ere egingo dituzte Gabon garaian, eta hilaren 26an izango da hurrengoa: azken ostiraleko elkarretaratzea. Abenduaren 31n, berriz, manifestazioan aterako dira Beheko plazatik, eta urtarrilaren 3an II. Binakako pala txapelketa azkarra jokatuko dute Odietan.

Urtarrilaren 10ean, aldiz, manifestazioa Bilbon (Bizkaia) egingo dute, baina joan-etorrirako autobusa egongo da Zumaiatik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide