Izen ematea zabaldu du Emakumeon Etxeak Lilatoian parte hartzeko

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 22a

Zumaiako Emakume Etxearekin korritu zuten emakumeak, iazko Lilatoian. (utzitakoa)

Aurreko urteetan egin bezala, Zumaiako Emakumeon Etxeak talde gisa hartuko du parte martxoaren 1ean egingo den Lilatoian. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik dute izen ematea.

Martxoaren 1ean korrituko dute Donostian Lilatoia lasterketa, eta Zumaiako Emakumeen Etxeak talde bezala parte hartzeko izena emango du beste urte batez. 

Emakumeon Etxearekin parte hartu nahi duten herritarrek galdetegi hau bete dezakete. Formulario honen bidez apuntatzen direnek dortsalak eta kamisetak Emakumeon Etxean jasotzeko aukera izango dute.

Behin galdetegia beteta, diru sarrera egin beharko dute Laboral Kutxako ES65 3035 0037 43 0370054560 kontu korronte zenbakian (onuraduna: Zumaiako Emakumeon Etxeko Elkartea-eme8). Sarrera egiterakoan, kontzeptuan 'Lilatoia' eta parte hartzailearen izen-abizenak zehaztu beharko dira. Lasterkariaren transferentzia jasotzen dutenean egingo dute izen ematea, eta orduan iritsiko zaie korreoetara izen-ematearen egiaztagiria.

Aurten ere garraio publikoan egingo dute Donostiarako joan-etorria, eta aurrerago zehaztuko dute ordutegia. Bueltakoan, bazkari herrikoia egingo dute. Lasterketa prestatzeko entrenamendu saioak ere egingo dituzte urtarriletik aurrera, asteazkenero, 18:30ean, Emakumeon Etxetik abiatuta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide