Neguaren etorrerarekin batera, itzuli dira Zumaian antzezlanak eta arte eszenikoen inguruko bestelako hitzorduak. 2026ko urtarriletik martxora bitartean, bederatzi ikuskizun ezberdin taularatuko dituzte Aita Mari aretoan.
Egitarauko lehen saioa urtarrilaren 11n izango da, igandearekin, eta Ispirit taldeak izango du herritarrak dantzan jartzeko ardura gospel kontzertuarekin.
Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da, Aita Mari aretoan, eta sarrerak sarrerakzumaia.eus webgunean, Turismo Bulegoan edota Aita Mariko leihatilan eskuratu daitezke, 6,50 euroren truke.
Egitaraua
Urtarrilak 11, igandea
- 19:00. Ispirit taldearen gospel kontzertua.
Urtarrilak 18, igandea
- 12:00 eta 16:30. Ekain pailazoa: Hautsak harrotzen ikuskizuna.
Urtarrilak 23, ostirala
- 20:00. Trajea antzezlana, Txalo Produkzioaken eskutik.
Otsailak 8, igandea
- 17:00 eta 19:00. Go!azen kontzertuak, Pausoka Produkzioaken eskutik.
Otsailak 16, astelehena
- 17:00. Zerua lapurtu dute ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik.
Otsailak 27, ostirala
- 20:00. Nor naizen baneki antzezlana, Artedrama Axut konpainiaren eskutik.
Martxoak 13, ostirala
- 20:00. Zanbuila antzezlana, Lolak kolektiboaren eskutik.
Martxoak 14, larunbata
- 17:00. Pintto, pintto antzezlana, Anita Maravillas konpainiaren eskutik.
Martxoak 20, ostirala
- 20:00. Promesarik txikiena antzezlana, Infinitudrama konpainiaren esktuik.