Zabalik da Gabonetako xake txapelketan izena emateko epea

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 22a

Iazko Gabonetako xake txapelketa.

Abenduaren 29an jokatuko dute txapelketa, 17:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan, eta parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete.  

Zumaiako Xake Taldeak antolatuta, xakean aritzeko aukera izango da urtea amaitu baino lehen. Hain zuzen ere, abenduaren 29an jokatuko dute Gabonetako xake txapelketa. Partidak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, 17:00etan hasita, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da.

Hala, sei sari banatuko dituzte guztira. Irabazleak 200 euroko balioa duen saski bat jasoko du; 150 euroko balioko saskia bigarrenak, eta 100 eurokoa hirugarrenak. Horiez gain, lehen zumaiarrak, lehen emakumeak eta lehen gazteak saski bana jasoko dute.

Txapelketan parte hartzeko, interesdunek zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzi edo 630 93 70 41 zenbakira deitu dezakete. Lekuak mugatuak direla adierazi dute antolatzaileek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide