Joan den astean neguko ibilaldi musikatuak egin zituzten Zumaiako Komentuan, lehen seihilekoan ikasitakoa erakusteko. Hain zuzen ere, astelehenetik ostegunera musika emanaldiak eskaini zituzten Musika eta Dantza Eskolako kideek, lagun eta familiartekoen aurrean, eta instrumentu ezberdinak erabiliz, alaitasunez bete zuten Komentuko aretoa.
Bideoa: Zumaiako Udala.