Makina bat ekitaldi izango dira bihar, Gabon egunean. Urtero bezala, Olentzero, Mari Domingi eta Gomezagori harrera egingo diete zumaiarrek 12:30ean, eta kalejiran aterako dira Beheko plazatik. Bitartean, Niño Jesusen Eskean izango dira etxeko txikienak, baserritarren jantziez atondurik eta propio prestatutako jaiotza txikiekin.
Arratsaldean, berriz, Gabon koruak kontzertua eskainiko du parrokian, 18:00etan hasita. Jarraian, kalejiran aterako dira herrian zehar. Ordu berean, Erkiberen Gabon kanten lehiaketari emango diote hasiera, eta eguraldi txarra dela eta, Oxford aretoan izango da azkenean. Jaiotza, berriz, 18:00etan zabalduko dute.