Helduei zein haurrei zuzendutako zinema saioak izango dira asteburu honetan Aita Mari aretoan. Ostiraletik astelehenera bitartean Singular filma eskainiko dute, eta Hanna, igande arratsaldean, haurren saioan. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean.
Singular Alberto Gastesi zinemagile donostiarraren azken lana da, eta Patricia Lopez Arnaiz du aktore protagonista, eta harekin batera Javier Rey dago aktoreen artean. Semea hil eta hamabi urtera, Dianak eta Martinek asteburu batez beren etxe zaharrean berriz elkartzea erabaki dute. Adimen artifizialean aditua da Diana, lanbidea utzi zuen zibilizaziotik erretiratuta bizitzeko. Seme zenaren antz misteriotsua duen gazte bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak agertzen dira.
Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, haurrentzako saioa izango da Aita Marin. Ordu horretan, Hanna animaziozko filma emango dute.
Abenduak 26, ostirala
- 19:30. Singular.
Abenduak 27, larunbata
- 19:30. Singular.
Abenduak 28, igandea
- 17:00. Hanna.
- 19:30. Singular.
Abenduak 29, astelehena
- 19:30. Singular.