Barakaldoko (Bizkaia) azken hilketa matxistaren harira, elkarretaratzera deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak bihar arratsalderako. 18:30ean elkartuko dira Saregile plazan, hain zuzen.
Pasa den igande goizean emakume baten gorpua aurkitu zuten Barakaldoko etxebizitza batean, eta gauean 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Autopsiaren lehen emaitzen arabera, indarkeria jasan izanaren zantzuak zituen 54 urteko andrazkoaren gorpuak, eta Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistatzat hartu du hilketa. Momentuz, Ertzaintzak ez du konfirmatu hilketa matxista izan denik, eta kasua ikertzen ari da.