Zumaiako Futbol Taldearen Gabonetako zozketak baditu irabazleak

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 23a

Aita Mari futbol zelaia.

Besteak beste, Tenerifera zazpi eguneko bidaia bat zozkatu du futbol taldeak eta sari horren zenbaki irabazlea 10994 izan da. Irabazleek hilabeteko epea izango dute sariak jasotzeko. 

Zumaiako Futbol Taldeak Gabonetako zozketako zenbaki irabazleen berri eman du. Guztira hiru sari zozkatu dituzte aurten herritarren artean, tartean zazpi eguneko bidaia bat Tenerifera.

Hori horrela, lehenengo saria 10994 zenbakia duenari tokatu zaio, eta horrek izango du, hain zuzen, astebete Tenerifen igarotzeko aukera. Bidaia 2026ko maiatzean izango da, Bilboko aireportutik abiatuta, eta pentsio erdiko zerbitzua izango du. Ordezko zenbaki irabazlea 11584 da.

Bigarren saria etxeko tresna elektronikoen sorta bat da, hala nola, Panasonic telebista bat, Bosch erratz xurgagailua eta Bosch Tassimo kafe makina bat. Sari hori 27529 zenbakiari egokitu zaio. Ordezko zenbaki irabazlea, berriz, 12314 da.

Eta hirugarren eta azken saria 0Km produktuen eta ardo botilen otar bat da, eta sari hori 7024 zenbakiak eramango du. Ordezko zenbaki irabazlea 1424 da. 

Irabazleek hilabete izango dute sariak eskatzeko. Eskatzen ez badituzte, ordezkoek beste 15 egun izango dituzte horiek jasotzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide