1980ko hamarkadako abesti ezagunek girotuko dute Aitzuri pilotalekua urtarrilaren 24an. Hain zuzen, Whitney Houston, Michael Jackson edota Ramonesen abestiak izango dira entzugai datorren hilean, Astinduren eskutik.
Guztira bi saio eskainiko dituzte: lehena 18:00etan hasiko da, eta bigarrena, aldiz, 20:00etan. Sarrerak bihartik aurrera izango dira eskuragai Turismo Bulegoan, bederatzi eurotan helduentzat, eta bost eurotan, haurrentzat. Abenduaren 29tik aurrera, www.entradium.com atari digitalean erosteko aukera ere izango da.