Bertsolari gazteen saioa egingo dute iluntzean

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 26a

Bertsolari gazteen saioa. (Zumaiako Udala)

Zumaiako Bertso Eskolaren eskutik, sei bertsolari gazte entzuteko parada izango da Oxford aretoan, 20:00etatik aurrera. Haritz Alberdi ariko da gai jartzaile lanetan.

Urtero legez, Gabonetako egitarauaren barruan, Zumaiako Bertso Eskolak bertsolari gazteen saioa antolatu du, Zumaiako Udalaren babesarekin. Jaialdia gaur arratsaldean izango da, 20:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan, eta ziur herriko bertsozaleek gogotik gozatuko dutela beste urte batez..

Aurten, ondorengo sei bertsolariak igoko dira ogoltza gainera, Haritz Alberdi gai jartzaile azkoitiarra bidelagun dutela: Maddi Aiestaran beasaindarra, Amets Aizpurua getariarra, Irati Alcantarilla urruñarra, Unai Mendiburu algortarra, Aitor Ugarte aramaioarra eta Janire Arrizabalaga gernikarra; azken honek Irati Arakistan zumaiarra ordezkatuko du saioan, osasun arazoak medio azkenean ezin izango du parte hartu.

Sarrerak hiru euro balio ditu, eta aurrez Turismo Bulegoan jarri dituzte salgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide