Zumaiako Futbol Taldeak antolatuta, 2014ko alebin neskek Gabonetako futbol txapelketak jokatu zituzten atzo goizean, Aita Mari futbol zelaian. Giro bikaina izan zen txapelketan, eta jokalariek primeran igaro zuten eguna. Sari banaketa, gainera, lehen taldeko Libe, Amaia eta Maitane jokalariek egin zuten.
Guztira zazpi klub lehiatu ziren atzoko jardunaldian, hala nola, Zumaiako Futbol Taldea, Azkoitiako Anaitasuna, Zarauzko Futbol Elkartea, Añorgako Kirol Elkartea, Martuteneko Kirol Elkartea, Sanse eta Aiztondo.
Hala, honelako emaitzak eskuratu zituzten jokalariek:
Liga:
- Sanse.
- Aiztondo.
- Zumaiako A - Anaitasuna (berdinketa).
Kopa:
- Añorga.
- Zumaiako B.
- Martutene.
- Zarautz.
Argazkiak: utzitakoak.