Saio ederra eskaini dute bertsolari gazteek

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 27a

Sei bertsolari aritu ziren kantuan atzo arratsaldean, Oxford aretoan, Zumaiako Bertso Eskolak Gabonetan antolatzen duen jaialdian.

Zumaiako Bertso Eskolak antolatuta, herritarrek saio eder batez gozatzeko aukera izan zuten aurten ere bertsolari gazteen eskutik. Atzo iluntzean egin zuten jaialdia Alondegiko Oxford aretoan, eta oholtzara igo ziren sei bertsolariak ariketa politak osatu zituzten elkarren artean

Haritz Alberdi gai jartzaile azkoitiarraren esanetara, ondorengoak aritu ziren aurten kantari: Maddi Aiestaran beasaindarra, Amets Aizpurua getariarra, Irati Alcantarilla urruñarra, Unai Mendiburu algortarra, Aitor Ugarte aramaioarra eta Janire Arrizabalaga gernikarra. Bertaratu ziren bertsozaleak gustura geratu ziren Gabonetako hitzordu klasikoak emadakoarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide