Urtarrilaren 31n Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioei buruzko hitzaldia eskainiko du GKSk

Julene Sorarrain

Etxebizitza Sinidikatua aurkezteko Zumaiako Etxape zentro sozialistan egin zuten agerraldia. (Urola Kostako Kontseilu Sozialista)

Urtarrilaren 31n Gazte Koordinadora Sozialistak egingo dituen mobilizazioen nondik norakoak azaltzeko, aurkezpen hitzaldia eskainiko dute abenduaren 30ean, Oxford aretoan.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatuta, mobilizazioak egingo dituzte urtarrilaren 31n, Bilbon eta Iruñean, Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka! lelopean. Manifestazioen helburua da "gazte langileon artean faxismoaren aurkako kontzientzia hedatu eta Euskal Herrian aurre egingo dion indar bat dagoela" erakustea.

Hori horrela, Zumaiako GKS-k aurkezpen hitzaldia eskainiko du abenduaren 30ean, asteartearekin, 18:00etan hasita Alondegiko Oxford aretoan. Mobilizazioaren nondik norakoak azalduko dituzte hitzorduan, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide