Adinekoak eta gaixo dauden pertsonak bisitatuko dituzte aurten ere Errege Magoek

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 29a

Errege Magoen laguntzaileak, artxiboko irudian.

Urtarrilaren 2a baino lehen egin beharko da eskaera. Eguneko zentroan, San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan izango dira urtarrilaren 5ean Errege Magoak, desfilearen aurretik.

Errege Magoek Zumaiako etxeak bisitatu aurretik, beren laguntzaileek haurren gutunak jasoko dituzte urtarrilaren 4an, iluntze partean Beheko plazan. Familiei eskatu diete pertsona bakarrak argazkia ateratzeko, haurrak denbora luzez hotzetan egon ez daitezen.

Aniztasun funtzionala duten haurrek lehentasuna izango dute egun horretan Errege Magoen laguntzaileei gutunak emateko, baina eskatu dute aurrez jakinarazteko kultura@zumaia.eus helbidera idatzita. 

Hurrengo egunean, urtarrilaren 5ean, desfilea egingo dute herrian zehar Errege Magoek, baina aurrez, bisita bereziak egingo dizkiete adinekoei eta gaixo dauden pertsonei. Hain zuzen ere, San Juan egoitzan, Otezurin eta eguneko zentroan izango dira, baita bisita eskatzen duten etxeetan ere. Haur edo adinekoren bat gaixo egonez gero, eta erregeen bisita jaso nahi izatekotan, eskaera egiteko eskatu dute urtarrilaren 2a baino lehen, kultura@zumaia.eus helbidera mezua bidalita.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide