Caritasen Taupa Bira ekimena Zumaiara helduko da gaur

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 30a

Argazkia: Caritas Gipuzkoa.

Herritarrak pobreziaren errealitateaz sentsibilizatzea du helburu ekimenak. Gipuzkoako beste hainbat herritan geldialdia egin ondotik datoz Zumaiara.

Zure konpromisoak Eguberria argitzen du lelopean, herritarrak pobreziaren errealitateaz sentsibilizatzea helburu duen Taupa Bira ekimena Zumaian izango da gaur, Erribera kalean eta Amaia plazan. Gipuzkoako Caritasen kale ekintza da, eta egunotan zenbait herritan ari da egiten geldialdia. 

Eguberrietako zuhaitz parte hartzailea osatzea du ardatz ekimenak, herritarrek bertan zintzilikatuko dituzte Gabonetako txartelak, komunitate bidezkoago, solidarioago eta anaitasun handiagoko bat eraikitzeko dituzten konpromisoak, ideiak edo gogoetak partekatuz. Trukean, Eguberrietako bola bat edo argi bat jasoko dute parte hartzaileek. Caritasen giza proiektuei buruzko informazioa emateko baliatuko dute kale ekintza.

Egunotan Gipuzkoako beste hainbat herritan izan da ekimena: Errenterian, Elgoibarren, Tolosan eta Zumarragan egon ondotik dator, hain zuzen ere, Zumaiako geldialdia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide