Zumaiako Kirol Patronatuak antolatuta, Zumaiako XV. San Silbestre Lasterketa korrituko dute bihar, abenduak 31, hainbat herritarrek. Lasterketa ez da lehiakorra izango eta beraz, ez da sailkapenik ezta saririk egongo lehenengoentzat. Lasterketari guztiek, berriz, helmugara iristean salda eta txorizoa dastatzeko aukera izango dute. Hori ez ezik, lasterkari guztien artean Gertu elkarteko bonuak zozkatuko dira.
Lasterkariak mailaka abiatuko dira, abiapuntu ezberdinetatik. Hona hemen jokatuko diren lasterketak:
- 11:00. LH 1-4 mailetako haurrek 250 metro egingo dituzte, Alondegi paretik abiatu eta Eusebio Gurrutxaga plazara iritsi arte.
- 11:00. LH 5 eta 6 mailetako haurrek 1.100 metro egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatuta.
- 11:00. DBH 1 eta 2 mailetako gaztetxoek 1.500 metro egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik aterata.
- 11:30. Nordic walking martxa egingo da. 5.000 metro egin beharko dituzte Gurrutxaga plazatik abiatuta.
- 12:00. Amaitzeko, korrikalari helduak aterako dira Gurrutxaga plazatik. 5.000 metroko bidea izango dute aurretik.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute Zumaiako Herri Lasterketa martxoaren 7an jokatuko dutela, eta interesdunek urtarrilaren 2tik aurrera eman ahal izango dute izena proban.