Kbi Zumaiako xake elkarteak hitzordu berezia izan du Gabonetan, urtero bezala. Atzo jokatu zen Gabonetako Xake Txapelketa Alondegiko Oxford aretoan, eta 80 bikote elkartu ziren han. Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da zortzigarren edizioa, beste hogei pertsonatik gora baitzeuden itxaron zerrendan.
Haurrek ekin zieten xakean jokatzeari. Goiz partean haurrak eta beren gurasoak elkartu ziren leku berean, eta aretoa goraino bete zuten. Arratsaldean jokatu zuten helduen txapelketa, eta bederatzi txanden ostean erabakita geratu zen sailkapena. David Becerra izan zen garaile, Paulo Alberdi Kbi elkarteko kidea bigarren, eta Juan Luis Alfaro hirugarren. Sailkapen orokorrean laugarren izan zen, eta gazteen artean garaile, Oier Sarasketa zumaiarra.
Txapeldunak 100 euroko balioa duen saski bat jaso zuen, 75 euroko balioko saskia txapeldunordeak, eta 60 eurokoa hirugarren sailkatuak. Siena Ibarra izan zen lehen emakume sailkatua, eta lehen zumaiarra Xabier Aranzabal, iaz bezala.