Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, oporraldi honetan ere Urrezko Pertxa korto txapelketa antolatu du Torreberri gaztetxeak. Hamalaugarren edizioa da aurtengoa, eta urtarrilaren 2an 22:30ean ikusi ahal izango dira lanak gaztetxean bertan. abazlea, berriz, lan guztiak ikusi ondoren egingo duten bozketan erabakiko dute, eta, parte hartzaileak izango dira botoa emateko aukera izango dutenak.
Parte hartzaileek bi eguneko epean grabatu eta amaitu beharko dituzte ikus-entzunezkoak, eta urtarrilaren 2ko 22:00etarako entregatu. Horregatik, gauerdian, urte berria hastearekin batera, WhatsAppez zabalduko dituzte aurtengo gaia eta objektua.