Oroimenaren eta eskubaloi festaren aterpe izan da Lubaki

Maria Maya Manterola 2025eko abenduaren 31

Zumaiako Pulpo eskubaloi taldeko lau talde aritu ziren guztira atzo, Euskadiko selekzioko kideen aurka. Hamaikagarren urtez elkartu ziren Lubakin, Iñaki Espilla zenaren oroimenez.

Hamaikagarren urtez, Lubaki kiroldegian elkartu dira Pulpo eskubaloi klubeko jokalariak eta Euskadiko selekzioa, Iñaki Espilla zenaren oroimenez. Goizean hasi eta iluntzera arte, lau partida jokatu zituzten atzo infantil, kadete eta jubenil mailetako jokalariek. 

Lehia estua izan zuten mutilek jokatutako partidetan, eta berdinketa izan zen bietan ere (Taosa Pulpo kadeteak 24 - Euskadi infantil mutilak 24; Inmo Zumaia Pulpo jubenilak 29 - Euskadi kadete mutilak 29). Nesketan, Euskadi izan zen garaile (Talaia Pulpo kadeteak 19 -Euskadi infantil neskak 30; Creados Pulpo jubenilak 18 - Euskadi kadete neskak 32). 

Kiroldegiaren sarreran jan-edanaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek, eta eskubaloi festaz gozatu ere bai, Zumaiako taldeak onentsuenen aurka jokatzen ikusita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide