Sator Bilbo xake txapelketa irabazi du Oier Sarasketak

Juan Luis Romatet

Oier Sarasketa, behin txapelketa irabazita. (Utzitakoa)

Azken egunotan jokatu dute Bilbon Sator xake txapelketaren laugarren edizioa. Xake jokalari itsuek eta begiak estalita zituztenek hartu dute parte. Oier Sarasketa zumaiarra izan da irabazlea. 

Inklusioa sustatzea helburu duen Sator xake txapelketaren laugarren edizio jokatu dute azken egunotan Bilboko Miribillan. Pasa den ostiraletik asteartera bitartean jokatu zuten aipatu txapelketa. Bertan, xake jokalari itsuek eta ikusmena dutenak neurtu dira. Azken hauek begiak estalita jokatu dituzte beraien partidak. Taulekin eta xake piezekin jokatu beharrean, tabletekin jokatu behar izan dute. 

Txapelketako irabazlea Oier Sarasketa KBI xake klubeko jokalaria izan da, 2248 punturekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide