Gabonetako haur parkea egingo dute bihar Aitzurin

Juan Luis Romatet

Iazko parkeko irudia.

Puzgarriak eta bestelako jolasak izango dituzte bertaratuko direnek. Goizez eta arratsaldez izango dira txandak. Sarrera doan izango da, edukiera bete arte.

Larunbatarekin batera egingo dute Gabonetako haurrentzako parkea, Aitzuri pilotalekuan. Azken urteotan egin bezala, Aitzuri pilotalekuan egingo dute jarduera, goizez eta arratsaldez. Goizean 11:00etatik 13:30era egongo da zabalik, eta arratsaldez 16:00etatik 19:30era. 

Puzgarrietan aritzeko aukera izango dute egunean zehar frontoira bertaratuko diren haurrek, baita beste jolas batzuetan ere. Sarrera doan izango da, edukiera bete arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide