Zineaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan ere Aita Mari zinema aretoan. Ohi bezala, helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute Zumaiako aretoan.
Gaur, bihar eta etzi, astelehenera arte, Golpes film espainiarra emango dute. Rafael Cobos gidoilariaren estraineko filma da, Luis Tosar eta Jesus Cazorla ditu aktore lanetan, eta 19:30eko saioetan emango dute. Filmerako sarrerak hemen eros daitezke aldez aurretik.
Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, 200% wolf animazioko film australiarra ikusteko aukera izango da. Saiorako sarrerak hemen daude salgai.