Errege Magoen txanda heldu aurretik, herriko haurrek Gabonetako haur parkean jolas egiteko aukera dute gaur. Azken urteotan bezala, Aitzuri pilotalekuan jarri dituzte puzgarriak, eta bestelako jolasak. Hala nola, xakea, puzzleak edo minigolfa. Jolas batetik bestera korrika aritu dira etxeko txikia, haien gurasoak adi-adi begira zituztela.
Goizeko txanda amaituta, parkeak 16:00etan zabalduko ditu berriro ateak, Aitzurin; 19:30era arte izango da parkea zabalik arratsaldean. Sarrera doan da, frontoiko edukiera bete arte.