Altuna eta Manterolak irabazi dute II. Etxera pala txapelketa

Juan Luis Romatet

Altuna eta Manterola, txapelketako irabazleak. (Utzitakoa)

Hamar bikotek hartu dute parte Zumaiako Herri Eskolako frontoian jokatu den pala txapelketa azkarrean. 

Preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekintza desberdinak egin dituzte Gabon garaiaren bueltan. Mus txapelketa, elkarretaratze edota manifestazioen ondoren, gaur goizean II. Etxera pala txapelketa azkarra jokatu dute. Hamar bikote aritu dira lehian Zumaiako Herri Eskolako pilotalekuan jokatu duten txapelketan. 

Bi bikote heldu dira finalera, eta haien artean erabaki da bigarren aldi honetako txapela. Azken partidan, Altunak eta Manterola 12 eta 5 emaitzarekin irabazi diete Baud eta Gonzalezi. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide