AEBek Venezuelari egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur

Juan Luis Romatet

Venezuelako bandera.

Gaur arratsaldean egingo dute venezuelar herriari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa, 18:30ean, Saregile plazan. 

Ameriketako Estatu Batuek Venezuela erasotu zuten atzo. Karibeko herrialdeko gune batzuk bonbardatzeaz gain, hango presidente Nicolas Maduro bahitu eta Estatu Batuetara eraman zuten. 

Eraso hori gaitzesteko eta venezuelar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratze eta protesta ekintza desberdinak ari dira egiten Euskal Herriko hiri eta herri desberdinetan. Zumaiako kasuan, gaur arratsaldean egingo dute, 18:30ean, Saregile plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide