Ostiralera arte bisitatu daiteke Distiraren erakusketa kolektiboa, Oxforden

Juan Luis Romatet

Bisitaria Distira elkartearen erakusketa kolektiboan. (Mireia Galarza Bastida)

Urtarrilaren 9ra arte bisitatu daiteke Distira argazki elkarteak Alondegiko Oxford aretoan duen erakusketa kolektiboa. 

Distira elkarteko bazkideek ateratako argazkiekin osatutako erakusketa kolektiboa zabaldu zuten abenduaren 18an Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Bertan, elkarteko hamazazpi bazkideren lanak daude ikusgai. Gai anitzak izanda ere, denek bazuten faktore komun bat, eta da 2025. urtean zehar ateratako irudiak direla. 

Erakusketa urtarrilaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Erribera kaleko aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide