Haurren desioak helarazi dizkiete Errege Magoei

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 4a

Erregeen laguntzaileak Eusebio Gurrutxaga plazan izan dira gaur arratsaldean, Errege Magoentzako haurren gutunak jasotzen. Hotzari aurre eginez, umeek zer opari jaso nahi dituzten azaldu diete Erregeen laguntzaileei. 

Bihar arratsaldean egingo dute Errege Magoek urteroko desfilea herriko kaleetan zehar. Belaontzian helduko dira herrira, 18:30ak aldera, eta karrozetara igota desfilea egingo dute bide ertzetan pilatuko diren haur zein helduen lilura eraginez. 

Aurretik, gaur arratsaldean, Erregeen laguntzaileak izan dira Eusebio Gurrutxaga plazan, haurren gutunak jasotzen. Gutun horietan, jaso nahi dituzten opariak idatzi dituzte haurrek, eta batek baino gehiago laguntzaile beraiei kontatu diete zer erregalo aurkitu nahiko duten hilaren 6an, oinetakoetan.

Hotz egin du arratsaldean, baina haurrak txintxo egon dira, ilaratan banatuta, Erregeen laguntzaileekin egoteko beraien txanda noiz helduko zain. Ohi bezala, Erkibe kultur elkartea gaztain erreak prestatu eta eman ditu, eta ikasturte amaierako bidairako dirua bildu asmoz, txokolate beroa ere saldu du gazte talde batek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide