Venezuelari egindako erasoa salatu dute Zumaian ere

Juan Luis Romatet

Atzo arratsaldean Saregile plazan egindako elkarretaratzeko une bat. (Juan Luis Romatet)

Saregile plazan elkarretaratu zen herritar talde bat Ameriketako Estatu Batuek egindako erasoa gaitzesteko eta Venezuelari elkartasuna adierazteko. 

Duela bi egun Ameriketako Estatu Batuek Venezuelan egindako erasoa salatu, eta venezuelar herriari elkartasuna adierazteko protesta ekintza desberdinak egin dituzte azken egunotan Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zumaian ere hala izan da. Atzo arratsalderako deitu zuten elkarretaratzea Saregile plazan.

Hotzari aurre eginez, Eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza. Venezuelar herriarekin bat lema zuen pankartaren atzean elkarretaratu ziren ekintzan parte hartu zuten herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide