Winter Series txapelketa finalerdia jokatuko du gaur Imanol Lopezek

Juan Luis Romatet

Imanol Lopez, txapelketako lehen jardunaldiko irudian. (Eraman)

Urrestirekin bikotea osatuta, Goitia eta Lekerikaren aurka arituko da txapelketako finalerako txartela lortzeko lehian. Partida ETB-1ek emango du, aurrez grabatuta, 22:15ean hasita. 

Jai Alai Ligarako puntuagarria den Winter Series txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute gaur, 19:30ean, Gernikako pilotalekuan. Bertan, Urreisti eta Imanol Lopez zumaiarra, Goitia eta Lekerikaren aurka arituko dira. Partida ETB-1ek emango du, aurrez grabatuta, 22:15etik aurrera. 

Txapelketako lehen faseko bi multzoetako lehen sailkatuak neurtuko dira gaur, finalerako txartelaren bila. Biek ere 9 punturekin amaitu dute lehen fasea, bi garaipenekin eta porrot batekin. Adituen arabera, gaurkoan joko molde desberdinak dituzten bi bikote arituko dira lehian: Urreisti eta Lopez, errebesistak, pilota atzera luze jaurti eta aukera dagoenean tantua aurrean bukatzen dakitenak; eta, bi gipuzkoarren aurrean, Goitia eta Lekerika bizkaitarrak, pilota bizia atera eta eskumarekin abiadura handian jokatzea gustatzen zaienak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide