Astinduren ikuskizunerako sarrerak salgai daude

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 6a

Astinduko kideak duela bi urte aurkeztu zuten Blues Brothers ikuskizuna entseatzen.

80ko hamarkadako musikan oinarritutako ikuskizuna prestatu du Astindu dantza taldeak. Urtarrilaren 24an izango da, eta bi saio eskainiko dituzte. Bietarako sarrerak dagoeneko salgai daude. 

Musika, antzerkia eta dantza uztartuko dituen ikuskizuna prestatu du Astindu dantza taldeak. 80ko musikan eta estetikan girotutako ikuskizuna izango da, eta urtarrilaren 24an estreinatuko dute, Aitzuri pilotalekuan. Ikusle kopuru handia aurreikusi dute Zumaiako dantza taldeko kideek, eta horregatik bi saio eskainiko dituzte egun berean: 18:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena. 

Bi saio horietarako sarrerak dagoeneko salgai daude, Turismo Bulegoan eta, Internet bidez, www.entradium.com webgunean. Prezioa 9 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa haurrentzat. Pertsonako, gehienez, sei sarrera erosi ahal izango dituztela ere argitu dute antolatzaileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide