Gaur jarriko dituzte salgai Ekain pailazoaren ikuskizunerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 7a

Ekain pailazoa. (Utzitakoa)

Hautsak harrotzen izeneko ikuskizuna ekarriko du Zumaiara urtarrilaren 18an. Bi emanaldi eskainiko ditu, eta sarrerak gaur jarriko dituzte salgai.

Haurrentzako clown ikuskizuna izango da urtarrilaren 18an, Aita Mari zinema aretoan. Ekain pailazoak Hautsak harrotzen izeneko ikuskizuna ekarriko du Zumaiara aipatu egunean. 2 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako saioa da eta bi emanaldi izango dira egun berean: eguerdian lehena, 12:00etan, eta arratsaldean bigarrena, 16:30ean. Bi saioetarako sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera, sarrerakzumaia.eus webgunean, 4,35 euroan.

Ikuskizunean zehar, Ekain pailazoak zirkuko bere maleta zaharra hartu eta Euskal Herriko hainbat txoko hankaz gora jarriko ditu, bere pailazokeria, malabarismo eta jolasekin, haur, gazte eta helduak barrez lehertu arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide