Preso eta iheslarien aldeko otarrea zozkatu dute

Maria Maya Manterola

Neguko oporraldia amaitu berritan, zenbaki irabazlearen berri eman du Inpernupe elkarteak. Otarrea jasotzeko 15 eguneko epea izango du haren jabeak.

Gabon garaian preso eta iheslarien alde otarrea zozkatzen du urtero Inpernupe elkarteak. Behin neguko oporraldia igarota, eman dute zenbaki saridunen berri. Zenbaki irabazlea 0.841 izan da. Haren jabeak hamabost eguneko epea du saria eskuratzeko. Epe hori igarota, ordezko zenbakiaren jabearentzako izango da saria. Ordeko zenbakia 1.193 da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide