Boxeo entrenamendu irekia eta kirol ikuskizuna, larunbatean GKSren eskutik

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 7a

Etxape zentro sozialistako atea. (Utzitakoa)

Bi ekintza antolatu ditu GKSk larunbaterako. Goizean boxeo entrenamendu irekia egingo dute Etxapen, eta kirol ikuskizuna arratsaldean Odieta pilotalekuan. 

Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka lemapean manifestazioak deitu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) urtarrilaren 31rako, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa). Dinamika horren barruan, bi ekintza antolatu ditu mugimendu horrek Zumaian. Biak ere larunbatean egingo dituzte. 

Lehena goizez izango da, 10:30ean hasita. Egun eta ordu horretan boxeo entrenamendu irekia egingo dute Aita Mari auzategiko Etxape zentro sozialistan. Arratsaldean, berriz, 17:30etik aurrera, kirol ikuskizuna egingo dute Odieta frontoia. Euria eginez gero, ekintza Zumaiako Herri Eskolako frontoira eramango dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide