Zesta puntako hiru partida jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet

Aitzuri pilotalekua. (Zumaiako Udala)

Ostiralean, Gipuzkoako txapelketako partida bat izango da jokoan, eta Euskadiko txapelketako bi larunbatean. 

Bueltan dira pilota partidak Aitzuri pilotalekuan, Gabonetako atsedenaldiaren ondoren. Hala, datorren asteburuan zesta puntako hiru partida jokatuko dituzte Zumaiako pilotaleku luzean. 

Hasteko, ostiralean 19:15ean hasita, infantil mailako Gipuzkoako txapelketako partida jokatuko dute Zumaiak eta Mutrikuko Danok Bat-1ek. Larunbatean jokatuko dituzte ondorengo biak, arratsaldean 16:00etan hasita. Bi norgehiagokak ere Euskadiko txapelketarako puntuagarriak izango dira. Lehen partidan, gizonen nagusien mailan, Zumaia eta Kostakoak A bikoteak neurtuko dira. Haren amaieran, ohorezko mailako gizonen txanda izango da: Zumaia eta Cabanillas arituko dira aurrez aurre.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide