Martxoaren 25ean igaroko da 24. Korrika Zumaiatik

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 8a

23. Korrika Zumaiatik pasatu zen unea. (Korrika)

Martxoaren 25ean, asteazkenez, iritsiko da 24. Korrika Zumaiara. Aurten, gainera, arratsaldeko orduetan igaroko da AEK-k antolatutako egitasmoa: 17:09erako jarri dute Korrikaren iritsiera ordua.

Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika. AEK-k Euskara gara lelopean zabalduko du 11 egunez euskararen aldeko aldarria, eta gaur, osteguna, jakinarazi du euskaltegiak egitasmo horrek aurten egingo duen ibilbide zehatza zein izango den. Martxoaren 25ean, asteazkenez, ailegatuko da 24. Korrika aurten Zumaiara.

Duela bi urte ospatu zen egitasmoan ez bezala, aurten arratsaldeko orduetan ailegatuko da euskararen aldeko egitasmoa herrira; 17:09rako jarri dute Zumaian Korrikaren iritsiera ordua. Beste hainbat alditan bezala, aurten ere Getariatik barrena sartuko da Korrika herrian. N-634 errepidean egingo ditu hasierako kilometroak, baina herrigunera ere sartuko da egitasmoa, hala nola Patxita Etxezarreta, Txomin Agirre, Bidasoa, nahiz Erribera kaleetara eta Axular Ibiltokia ibilbidera. Herrigunea atzean uztean, Narrondo aldera joko du, eta Arroabetik zehar, Itziarrera zuzenduko da Korrika. 

Honakoa da 24. Korrikak Zumaian egingo duen ibilbide zehatza:

N-634 (25. km) 17:09
N-634 (25. km) 17:11
N-634 (26. km)  17:14
N-634 (26. km)  17:16
N-634 (27. km) 17:19

N-634 (27. km) 

17:21
N-634 (28. km)  17:24
Patxita Etxezarreta kalea 17:26
Txomin Agirre kalea 17:28
Bidasoa kalea 17:31
Erribera kalea 17:33
Axular Ibiltokia ibilbidea 17:36
Axular Ibiltokia ibilbidea 17:38
Axular Ibiltokia ibilbidea 17:41
Axular Ibiltokia ibilbidea 17:43
N-634 (30. km) 17:46

Hona hemen Korrikak eskualdean egingo duen ibilbidearen mapa: 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide