Aran Santamariak urtarrilaren 17an emango duen tailerrerako izen ematea zabaldu dute dagoeneko

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 8a

Itsasoa gaitzat hartuta, zenbait pieza sortuko dituzte parte hartzaileek. 4 urtetik gorako haurrei eta beren familiei zuzenduriko tailerrak dira Aran Santamariak urtarrilean eskainiko dituenak.

Bi familia tailer emango ditu Aran Santamaria zumaiarrak urtarrilean herrian. Urtarrilaren 17an izango da lehena, eta itsasoa gaitzat hartuta, zenbait pieza sortzen ariko dira Alondegiko Oxford aretora bertaratutakoak. Bigarrena hilaren 31n egingo dute, eta aurpegiak izango dituzte sorkuntzan murgiltzeko aitzakia. Biak ere 09:30etik 14:00ak artean egingo dituzte.

Lehenengorako izen ematea zabaldu dute dagoeneko. 4 urtetik gorako haurrei eta beren familiei zuzenduriko tailerra da, eta parte hartzeko, Alondegia kultur etxera jo beharko da –943-86 10 56 telefono zenbakira deitu, edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke– hilaren 15a baino lehen. Aurrerago zabalduko dute bigarren tailerreko izen ematea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide