'Rondallas' filma emango dute asteburuan Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Drama eta komedia uztartzen ditu Galizian kokatutako film horrek. Gaur, bihar eta astelehenean emango dute Aita Mari aretoan, 19:30ean.

Galizian kokatutako Rondallas filma emango dute asteburu honetan Aita Mari aretoan. Daniel Sanchez Arevalo zinemagile madrildarraren azken lana da, eta iazko Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten lehendabizikoz. Filma gaur, bihar eta astelehenean –igandean ez da zinema saiorik izango– emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Sinopsia

Marinel-herri txiki bat astindu zuen arrantza-ontzi baten hondoratze tragikoa jazo eta bi urtera, errondailako kideek berriz elkartzea erabaki dute, ilusioa berreskuratzeko eta dolua gainditzeko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide