Ume begia du izena gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan zabalduko duten erakusketak. Bertan, Itsasne Zubiri artista sondikoztarrak (Bizkaia) sortutako lanak erakutsiko dituzte. Erakusketa arratsaldean zabalduko dute, 18:00etan, eta artista berak bisita gidatua eskainiko die bertaratuko direnei.
Erakusketa otsailaren 1era arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan, eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.