Ahitu dira gaurko gospel kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet

Ispirit taldea. (Utzitakoa)

Ispirit taldeak Aretha gospel izeneko emanaldia eskainiko du gaur Aita Mari aretoan. Sarrerak agortuta daude, eta beraz leihatila ez da zabalduko. 

Gospel eta soul doinuak entzuteko parada izango da gaur arratsaldean Aita Mari aretoan. Ispirit taldeak Aretha gospel izeneko kontzertua eskainiko du Zumaiako aretoan. Bertan, Noa Egiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando buru duen taldeak Aretha Franklinen gospelaren ondareari omenaldia egiten dion abestien selekzioa eskainiko du, generoko lan esanguratsuenetako batzuk berrikusiz.

Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide